Noski, Euskadi eta Nafarroako energia-konpainia berria Nexus Energía eta Ner Group-en eskutik

Noski, Energia Estiloa” euskal energia-konpainia berria da, ‘Nexus Energia’ eta ‘ner Group’-en konpainia den ‘Energía by NER’-en %50eko banaketaz partekatua. Bilbon egoitza duen eta Euskadin eta Nafarroan diharduen konpainia hau laster sektorearen alternatiba erreferentzial eta independente bihurtuko da, soilik berriztagarria den energia komertzializatuz.

Firma berri hau Nexus Energíaren 20 urteko esperientziaren ziurtagiriaz dator, eta 20 bat erakunde biltzen dituen Ner Groupen garapena eta bilakabidea bereizten duten Baloreek bermatuta.

Noskiren helburu berria enpresa, entitate eta erakundeei zerbitzu pertsonalizatuak eskaintzea da, eta hauen artean, bereziki ardurazko kontsumoa eta Iraunkortasunaren alde egiten dutenei. Taldearen erronka nagusia bezeroen beharrizanak antzeman eta haien onura lortzea da.

Erresidentzien esparrurako, NoskiEnergia.com helbidearen bidez zerbitzuak modu arin eta errazean kontratatzeko plataforma digitala sortu da.

 

 Nexus Energía Espainiako laugarren energia-talde beregaina da, elektrizitate berdea eta gas naturalarekin komertzioan dabilena. Energia fotoboltaikoaren ekoizleen merkatuan liderra da eta Alemanian, Mexikon eta Portugalen ere badihardu.

Nexus Energíaren zuzendari komertziala den Jon Macíasen arabera, “lan-esparruan espezializatutako komertzio legez, Euskadin eta Nafarroan geure presentzia errotu nahi izan dugu, industria-sektore handia duten eta ekonomiarako gakoa diren lurraldeak baitira. Gure ustez, Ner Group bezalako bertoko elkarlaneko talde baten eskutik jardutea aukera paregabea da merkatuaren berezitasunak ezagutzeko.”.

 

Energia estiloa, harremanetarako estiloa

“Ner Groupen kezketako bat Iraunkortasuna da, bai ingurunearen ikuspuntutik, bai aspektu sozial eta ekonomikotik…”. Noskiren aholkulari den Unai Mendikoteren ustez, “Nexus Energia, egiten ari den horretan, bezeroengan eta giroan inplikatu egiten den konpainia da; honengatik, gure batasuna oso naturala da, eta emaitza gizartearentzat onuragarria izango da.”.

Gizartearekiko Ardura, Pertsonenganako Konpromezua eta Garapen Iraunkorra “firma berri honen jardueraren parte izango dira; hau guzti hau zaindu eta ikusaraziko dugu urteotan geure erakundeetan egin dugun bezalaxe”. Harremanen Estilo Berria, Noskiren ADN-ra batzen da hasiera-hasieratik, “‘Noski, Energia Estiloa’ markak bere izenean bertan azaltzen duela batzen gaituen Helburua”.

 

 

Noski, %100ean berdea eta Eraginkorra den Elektrizitatea

Noskiren talde sustatzaileak, proiektua garatzen hasi zenean, bazekien energia-sektorean jarduteak konplexutasun teknikoa finantzaketa eskatzen dituela, baina Nexus Energía izan da haien kide ezin hobea, Nexusen esperientzia ezaguna eta dimentsioengatik. Konpainiak posizio oso ona du energia berriztagarrien artean, ekoizle fotoboltaikoen ordezkarien artean nagusiena baita, %40ko kuota eta ia 18.000 zentrorekin.

Joan den urtean zehar bakarrik jatorria bermatuta duen eta berriztagarria den elektrizitatea eskaini zen, guztia bezeroek aukeratutako zentro fotoboltaikoetatik ekarria.

‘Jatorriaren Bermea’ baloratzeko Sistema CNMCk (Merkatua eta Konpetentziaren Batzorde Nazionala) bermatutako jatorri berriztagarria duten energien ziurtagiria da. Erakunde independente honek akreditazioak ematen ditu eskainitako energia berdea dela egiaztatuz.


Webgunea:
www.NoskiEnergia.com

Energía verde NEXUS